Ziudadelan ondoko emanaldiak izanen dira: jazz-, fusio- eta flamenko-kontzertuak, dantza-ikuskizunak eta film musikalak.

Dantza bertikaleko  nazioarteko ikuskizunak, kontzertu bat  Juan Magánekin, eta beste bat, Ariel Rot eta Los enemigos talearekin, Harresiak kandelen argipean zikloa, Fortius gastro-taberna edo ardo-dastatzeak, horra Iruñeko Udalak antolatutako Ziudadelarte programak uda honetarako egiten dituen proposamenetako batzuk. Horrez gain, jazz-, fusio- eta flamenko-kontzertuak ere izanen dira Ziudadelan abuztuko arratsaldeetan; gauez musika-filmen ziklo bat egonen da, eta egunean zehar, erakusketak. Eskaintzaren osagarri gisara, ardo-dastatzeak eta bisita gidatuak eta antzeztuak egonen dira hala Ziudadelara nola Iruñeko beste ondaregune batzuetara. Argibide gehiago jasotzeko jo ondoko webguneetara:http://ciudadelarte.pamplona.es edota http://www.pamplona.es

danza_vertical_B612

Aurkeztu berri ditugun jarduerak Fortius proikektuaren parte dira; izan ere, proiektuaren helburua Iruñeko eta Baionako harresi ondareari balioa ematea da, eta Europar Batasunaren FEDER funtsekin diruz lagunduta dago eta Pirinioetako Lan Elkartearen POCTEFA Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde mailako Lankidetzaren Programa Eragilearen barnean kokaturik dago. Fortius proiektuaren bidez, bi hiriek 3 milioi euro inguruko inbertsioei heldu diete beren barruti gotortuetan. Halaber, argibideak elkarrekin partekatzen dituzte eta elkarren artean ari dira beren jardueren berri ematen.

 

 

 

Comentarios

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>