Iruñeko alkate Enrique Mayak aurkeztu du gaur ‘Iruñeko gotorlekuak bildumaren VI. liburukia. Bertan Ondare gotortuaren balioa aztertzen da gizartea, kultura eta ekonomia suspertzeko funtsezko motore gisara, eta, lehenbiziko aldiz, bereziki aipatzen dira Baiona hiri senidetuko gotorlekuak.

Liburuki honetan aztertzen dira Kondestablearen jauregian 2012ko urriaren 8tik azaroaren 7ra bitarte “Ciudades amuralladas: lugares para vivir, visitar e innovar” izenburupean egin zen III. hitzaldi-zikloan garatutako edukiak. Hitzaldiak Fortius proiektuaren barruan egin ziren. Proiektu hori mugaz haraindiko ekimena da, Iruñearen eta Baionaren artekoa  eta Europako Batasunak diruz lagundutakoa, Pirinioetako Lan Elkartearen POCTEFA Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde mailako Lankidetzaren Programa Eragilearen barnean. Mayarekin batera, Juan José Martinena eta Esther Elizalde Historian doktoreak aritu dira aurkezpen-lanetan. Izan ere, bien txostenak ere jasotzen ditu liburuak.

Ekitaldi horretan berean iragarri dute hitzaldi espezializatuko ziklo berria, urriaren bukaeran egitekoa, Kondestablearen jauregian. Zikloan Pirinioetan kokaturiko mugaz haraindiko barruti gotortuak aztertuko dituzte.

184 orrialdeko liburuki berriak planoak, irudiak eta grafikoak biltzen ditu, aurreko liburukien formatu (15 x 21 cm) eta itxura berean. Iruñeko Udalak 1.500 ale argitaratu ditu gaztelaniaz, eta horiek salgai jarriko dira, 10 euroan, hala liburu-dendetan nola  Iruñeko Gotorlekuen Interpretazio Zentroan (Aralar kalea, Arrieta kalearekiko bide-gurutzean).

 

 

La muralla a la luz de las velas

 

 

Comentarios

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>