34.800 dik gora lagun joan dira uda honetan kontzertu, dantza-ikuskizun, zinema-emanaldi, erakusketa, bisita gidatu eta ardo-dastatzeetara, Iruñeko Udalak antolatutako 2013ko Zidadelarte programaren barruan, zeina irailaren 1ean bukatu baitzen. Programak ondokoak eskaini zituen uztailaren 22az geroztik  dantza bertikaleko nazioarteko ikuskizunak,  kontzertu bat Juan Magánekin, eta beste bat Ariel Rot eta Los enemigos taldearekin, Harresiak kandelen argipean zikloa, Fortius gastro-tabernaardo-dastatzeak , jazz-, fusio-, eta flamenko-kontzertuak  eta dantza-ikuskizunak Ziudadelan. Eskaintza osatzeko, bestelako jarduerak ere izan ziren: film-musikaletako ziklo bat, zenbait erakusketa eta bisita gidatuak bisita gidatuak eta antzeztuak Ziudadelara eta Iruñeko beste ondaregune batzuetara. Aurreko edizioan 30.000 parte-hartzaile zenbakitu ziren, eta aurtengoan, ordea, % 10 gehiago izan dira.

ciudadela_sound_1

34.879 parte-hartzaileei ondokoak gehitu behar zaizkie: abuztuko lau larunbatetan Iruñeko harresietara hurbildu ziren milaka pertsonak –harresiak argipean ikusi eta kontzertuak entzutera–, azken asteburu honetan Ziudadela Gourmet Gastronomia azokara hurbildu zirenak edota abuztuan zehar Fortius gastro-tabernaren dastatzeetan parte hartu zutenak.

 

Musika-, antzerki-, edo dantza-ikuskizun batean egon ziren edo Ziudadelako eta Guadalupeko Bastioiko erakusketa bat edo beste ikusi zuten 34.850 lagun baino gehiagotatik 8.980 ikusle hurbildu ziren Ziudadelako Armen Aretoko eszenatokira,  jazzeko, fusio-musikako, munduko dantzetako edo flamenkoko 12 ikuskizunetako bat ikustera. Batez beste, 748 lagun joan ziren kontzertu bakoitzera, hau da iaz (617), 2011n (483) edo 2010ean (429) baino gehiago. Ziudadela Sound-en edizio honetako kontzertuek era askotako ikusleak bildu dituzte: gazteak eta adingabeak, Juan Magaten kontzertuan, eta helduak, Ariel Rot y Los Enemigos taldearenean. Guztira, 1.850 ikusle joan ziren bi kontzertu horietara, eta 1.350, dantza bertikaleko ikuskizunetara. Ziudadelan hiru zinema-emanaldi egon ziren film musikalei buruz, eta bertan 1.495 lagun bildu ziren. Batzordean aurkeztutako datuetan azpimarratu egin da Ziudadelan instalatu ziren 6 erakusketaren arrakasta; izan ere, 19.620 bisitari izan dituzte. Halaber, ia 900 pertsonak parte hartu zuten bisita gidatuetan, eta 720 lagunek bete zituzten ardo-dastatzeetarako eskainiak ziren toki guztiak.

 

 

 

Comentarios

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>