Gotorlekuak

Baionako harresien historia

Baionako hiri militar zaharraren eremuan begiratuak izan diren defentsa eraikinen ezberdintasuna apartekoa da. Harresien historia, erromatar garaitik, XX. mendearen hastapeneko harresien desklasatzea arte.

Jatorriak

V. mendean, Novempopulaniaren kohorteko tribunoa aterpetzen duen Castrum erromatarra zen Baiona, Lapurdum deitzen da, Lapurdi bilakatuko den probintziaren izen generikoa. Grégoire de Tours-ek civitas gisa aipatzen du 587an. Akize, Aturri Behereko aitzinako zinezko hiria bezain sofistikatua ez zen Baionako erromatar harresia, Aturri ibaia eta Errobi errekaren mareetako uhAñadir nuevaoldeak jasaiten zituzten behereko lurrak baino hamabi metro goragoko muino baten gainean eraikia da. Aitzinako harresiak zortzi hektareako azalera dauka eta 400 x 250 metroko bazterrak dituen poligono irregular bat osatzen du. 1 120 metro inguruko superfizie batean, harresiak hiru ate bederen inguru zituen eta 35 eta 45 metroez bereziak ziren hogoi bat dorre erdi zirkularrez inguratua zen. Bost dorrek iraun dute, nahiz eta haien parte garaiak eraldatuak izan. Harresiko zati batzuk badira oraindik, hiru laurdenetatik ezkutuak gaur egun, Orbe, la Salie, Augustins, Tour de Sault, Lachepaillet karriken gaindi eta Gaztelu Zaharraren bi aldeetan erdi aroko loditze baten azpian. Hiru metro inguruko loditasuna duen hargintzako harresia (ohi ez den bezala, adreilu geruzarik gabe), haren kontserbazio egoera on erlatiboa, XIX. mendea arte militar dispositiboari beti integratua izateari zor zaio.

 Erdi Aroa

XI eta XII. Mendeetara heldu behar da, gaur egungo hiriaren nukleoa den eraketa urbano bat osa dadin. Lapurdiko bizkondeek, eta ondotik Ingalaterrako erregeek, oppidum ohiaren harresia altxatzen dute, aitzinako harresiaren ipar-mendebaldeko angeluan eraikia den honen gazteluak (hogoita hamabost metroko bazterra duen karratua) Floripès (oin loratua) izeneko ingeles dorre nagusia hartzen duelarik. 1680an lurrera bota dorre nagusi horrek planoan, hamasei metro bazterreko hexagono bat osatzen zuen

Ingelesen hiru mendeko presentziak, hiriaren gaitzeko garapena ekartzen du, portu eta ontzigintza zentro gisa gotorleku militar gisa bezainbat. Akitaniako dukeak, frankizia gutun bat eskaintzen dio Baionari 1120an eta Jean sans Terre haren ondokoak, herriko gutun bat 1215ean. Hiri garaia handitzen da Aturri bazterreko lur zati intatsuen ekialdera buruz, Baiona Handia osatzeko. Erromatar harresiaren jarraipenean, bi harresi eraikiak dira errekaraino. Gorago, hegoaldeko hesi bat aldatu gabe gelditu da gaur arte, Tour de Sault karrikan gaindi, Saint-Lazare deitu ate batekin Basques karrikaren muturrean. Beherago, hainbat aldiz iparralderantz gibelaturik, arrunt desagertu den harresi bat, gaur egungo Victor Hugo (Errobi gaineko Mayou zubia babesteko), eta Port Neuf karriken saihetsean zen, azkenik 1463an, frantses garaian, Thiers karrikaren bazterrean (lehen Verger izena zuen arma plaza).

Anónimo, vista caballera de Bayona, entre 1570 y 1578. Dibujo con tinta china y lavis azul, Archivo di Stato di Torino.

 XII. mendean, auzotegi berri bat, Baiona Ttipia deitu Bourg Neuf (Burgu Berria), sortzen da Aturri eta Errobi arteko istinga lehortuen gainean, eta hiri garaiari zurezko bi zubik (Mayou eta Pannecau)  loturik. Elkargunearen puntan, Saint-Esprit deitu dorre borobil batek, Mayou zubira zihoan plaza « Burges » batera irekitzen zen. Dorre hau faro gisa erabilia zen porturako eta murru batek lotzen zuen, Aturri ibaia XII. Mendetik zeharkatzen zuen zurezko zubi handia kontrolatzeko ate gotortuari lotzen zuen, Izpiritu burgura joatea horrela ahalbidetuz. Etengabe aldatua eta emendatua izan den « atezaindegi » hau, alimaleko « Frantziako Atea » bilakatu zen XVI. mendean. Réduit gotorlekuaren osagaiak dira, bateragunean, eta hor hasten ziren auzotegi berria Mocoron pentokaren gainean eraiki beste ate bateraino hesten zuten harresi handiak, hamabost metrotan erreken gainean, eta balezta erraldoiak gainean zituzten terrazaz osatu plan karratuko dorretaraino. Azken dorre hauetaz, bat badago oraindik Gaztelu Berriaren angeluan eta bestearen oinarria (Clarisses-ekoa) San Jakue bastioiaren barnean lurperatua. Hiriko ateak, dorre bikiek kontrolatzen zituzten. Mocoroneko ateak (Gaztelu Berriaren ipar-ekialdean) gaur egun oraindik erakusten du hiru metro zabaleko gurdizain igarobide bat arku zorrotz azpikoa, plan errektangeluarreko bi dorre bikiek inguraturik. Dorre hauen kanpo angeluak (hiritik kanpokoak) kenduak izan dira. « Atezaindegi » hau 1295 – 1300ekoa izan daiteke, Ingalaterrako Édouard 1.ak, urte haietan « ingeles presentziaren azken ihardukigunea Akitanian » bilakatu Baionako defentsak modernizarazten zituen. James of St Georges, hargin maisua aritzen den garai berdineko gales gazteluekiko estilo antzak froga bat daiteke arkitekto[i] handi hura Baionan egon zela errateko. Harresi urbanoa etengabe hobetzen dute Ingalaterrako erregeek XIV. mendearen bukaera arte. Burgu Berria eta paldo gaineko biltegi ugariak babesten zituen sute anitzen ondorioz soto gangatuen gainean berriz eraikia izan den hiri garaia bezainbat.

Burgesen kezka nagusia, itsas merkataritza zen, eta ontziola batzuk garatu ziren Clos des galées-en. Gauaz, Errobiko portua babesten zuten gorago eta beherago errekaren bazterrean zeuden dorre batzuetatik, Menous-etakoa (Minimeak) Saultekoaren parean (gaineko zatia mozturik gaur egun gelditzen den bakarra), Niertekoa (Nard edo Nord (Ipar) deitua dena ere) San Izpirituko dorrearen parean,   tiratu kate batzuek babesten zuten. Ingeles garaitik, gaur egun oraindik, Baiona Ttipian bi alde osatzen dituzten murru eta dorreak (ipar eta ekialdea), eta Baiona Handian Sault dorrearen oinarria eta Gaztelu Zaharrera daraman harresiko dorre altxatuak ikusten ahal dira.

Frantsesa bilakaturik 1451n, Baiona izaeraz aldatzen da gehiago militar leku gotor bilakatzeko Espainiaren mendebaldar mugan, merkataritza portu handi bat baino, Nahiz eta Bokale berri bat irekia izan den 1578an. Charles VII Frantziako erregeak 1456an ingeles harresi ohiaren angeluan eraikirik, Berria deitu Gaztelu berri batek, bere bi dorre trinkoekin (bata borobila, bestea luzanga, eskailera dorrexkekin kantoietan) zaintzen duen Baiona Ttipia gainditzen du. Biztanleria zibila errespetuan atxikitzeko obra hau « Qui qu’en grogne » deitua da.

 Artilerriari egokipenak,  setiatzearen aitzinamenduak

XVI. mende horren hastapenetik, artearen eraldaketek harresiaren aldaketa jarraikia inposatzen dute, defentsen lurperatze batekin, kanoi jaurtiketei buru egiteko. Erregeak eskaturik, aditu onenak Baionara igorriak dira defentsak berrosatzeko: Jean de Cologne 1511n, Galiot de Genouillac (1465 – 1546) 1512an, Guyon Le Roy (1455 – 1525 inguru) 1516 inguru. 1512tik 1550era, hamar bat obra abian ezarriak dira. Zaharkitutzat hartuak ziren aitzineko defentsak modernizatu edo ordezkatzeko, dorretik bastioira eraman zuten arkitektura saiakeren aberastasunaren aparteko lekukotasuna osatzen dute. Aipa dezagun, 1530ean berean Notre-Dameko bastioiaren azpian lurperatua izan den Gaztelu Berriaren ekialdeko fatxada. XVI. mendearen lehen laurdenean, hiri garaiko erromatar eta erdi aroko harresia bikoiztua da kanpoko aldetik, harresi zaharrarekin hogoi bat metro baino gehiagora paraleloa den murru malkar batekin. 1520 urteetan, espainolen mehatxuen larrialdia Odet de Foix lotinant jenerala, sire de Lautrec behartzen du tarrapataka lur hesi lubakiak eraikitzera, Baiona Handian, ekialdeko frontean, San Leon eta Tarrideko sartzeetan. Setio bat gertatuz gero, harresien oinean diren hiri bazterrak erabiltzen ahal zituen etsaiak. Erabakia izan zen hauen suntsitzea, elizak eta komentuak barne, eta biztanleak harresien barnealdean metatzera etorraraztea. Hiriko bizileku gehiago eraikiak izan ziren, etxeak goratasunean garatuz eta hiriko baratzeek, barne eskailera etxeei lekua utziz. Errotikako antolamendu horiei esker, Baionak Karlos Kintoren tropen setioari aurre egin ahal zien 1523an.

XVI. mendearen bukaeran eta XVII.aren lehen erdian, erregearen ingeniariak aldizkatzen dira Baionan: Louis de Foix, Bar-le-Duc-eko Jean Errard, Desjardins, Dubois d’Avancour eta Deshoulières.

Aturri ibaiari bokale berri baten sortzeko ahalak irudikatzeko Baionara 1571n etorririk, Louis de Foix (1535 inguru –1603 inguru) gobernadore militarrak beste betebehar bat agintzen dio, harresien plano bat egitea hauen hobetzeko gisan, eta larrialdian Gaztelu Berria eta Saint-Jacques bastioiaren arteko murrua eta Saulteko dorreko zaldi ferra konpontzea. Beste hainbat aldiz itzultzen da Baionara, Bokale berriaren irekidura arte eta gehiago ere seme bat sortzen baitzaio eta ondasunak dituelako bertan[ii].

1599an, Jean Errard-ek (1554 inguru – 1610) egitasmo orokor bat burutzen du plaza gotorra birmoldatzeko, aitzinago eraiki bulebarrak Fortification réduite en art et démontrée deitu bere idazkian teorizatu zituen bastioi berriekin inguratu behar zirela gomendatuz. 1625ean oraindik obretan zen Lachepailleteko bastioia da plano horren aztarna bakarra. Errarden bastioien forma kritikatzen dute bere XVII. mendeko ondorekoek.[iii]

1643an, Desjardinsek, « Réduiteko Gotor lekua »[iv] bukatzen duen Errobi eta Aturriren bateragunean San Izpirituko bastioia burutzen du. Izen berdineko dorrea eta berriz eraikia izan den Frantziako Atea barne dira.

1651tik 1653ra, Dubois d’Avancour-ek Burgu Berriaren babesa hobetzen du, Gaztelu Berria eta San Jakue bastioiaren artean, eta hiri garaian ilargi erdi bat Saulteko bastioia baino aitzinago, eta bastioiak San Leon atetik Gaztelu Zaharreraino estaltzen dituzten bi adar obra antolatzen ditu[v].

Deshoulières (1621 – 1693) Baionara igorria da 1674tik 1678ra, Burgu Berriko arroilak urez betetzeko egitasmo anbiziotsua burutzeko. Nahiz eta alimaleko lur mugitzeak egin eta ur ateak sortu, ez zuen lortu, bere obra guziak suntsitu baitzituen Errobiko uholde bortitz batek 1677ko urtarrilan. Hala ere, Baiona Ttipia azkartzen du errege bastioi handia eraikiz, Errobi bazterrean gorago[vi].

Roland Martin, vista perspectiva del proyecto de ordenación de la zona descubierta (glacis) y el nuevo Bayona, 1909. Tinta, acuarela y guache, Musée Basque et de l’histoire de Bayonne. Olivier Ribeton.

Vauban Baionan

1680an, Vauban (1633 – 1707) etortzean, Baionako zeregina finkatzen du mendebaldeko biltegi plaza nagusi gisa Espainiaren aurrean. Nabarrenkoxe, Donibane Garazi, Sokoa eta Hendaiako gotor lekuak, Baionako aurrealdeak edo sustenguak bilakatzen dira, honen garrantzia estrategikoa, Perpinyak ekialdeko frontean duenaren heinekoa da. Haren egitasmoa bururaino eramateko, Ferry ingeniariak Castelnau, San Izpiritu hiri bazterreko mendebaldea eta Aturri gainditzen duen mendixkako « garaiera handian » altxatua den zitadela eraikitzea agintzen du Vaubanek. Gaztelu Zaharreko erdi aroko dorre nagusia suntsitua da, zitadelako kanoiei oztopo guziak kentzeko, hiria kontrolatzen eta biztanleria zibila larderiapean atxikitzen duen « goi-obra ». Vaubanek dio « Hain da aldatua Baionaren kokapena (…) egitasmo honen ondorioz, erraten ahal baitugu biziki txarra zenetik, biziki ona bilakatuko dela, honen lubakia heren handi batez emendatua izanen delako ». Zitadelak, kanoietan lau bastioi belarridun dituen karratu zentral baten forma du, hauen artean, iparrera eta mendebaldera ematen duten kontra-guardiaz indartu hiru ilargi erdik, kanpoko aldeak babesten dituzte. Ate nagusia hegoaldera irekitzen da, Aturrira buruzko malda zut-zut batera. Larrialdietako ate batek iparraldera emaiten du. Ekialdera buruz, Vaubanek San Izpirituren gainaldean, Don Iban gotor lekua deitu « gain ttipi » batean eraiki beharreko gotorleku garrantzitsu bati lotu behar zuten beste obra ugari gogoan zituen. Herri bazterraren harresia osatuko zuten obra horiek ez dira sekula burutuak izan.

1685ean, Vaubanek Baiona, Hendaia eta Sokoa berriz bisitatzen ditu eta irailaren 16an « zonbait obren kentzea eta beste batzuen zuzenketa biltzen duen Baionako egitasmoari gehigarria ». Haren esku hartze nagusia, « armategi, biltegi eta kaserna » gisa erabilia izateko eta militar funtzioa biztanle zibilez oraindik gehiago bereizteko balioko duen « Santa Klara » deitu Burgu Berriko lubaki handian burutuko du. Horretarako, Santa Klara erdi aroko komentua barreiatua izanen da eta Klaratarrak, Katedralaren ondora lekuz aldatuak izanen dira.

 XIX. mendea

Ingeles-portugaldar tropek 1813 – 1814an egin Baionako setioan, Vaubanek aurreikusi eta XVIII. mendean burutu kanpainako harresiek, defentsa hiriaren inguruko bi kilometrotara aitzinaraztea ahalbidetzen dute. Lurrezko gotor leku azkarren sistema bat egina da eta Hiriburu, Marracq eta lachepaillet goialdeetan gelditzen ziren oraindik XX. mendearen hastapenean.

Erretate Berria eta Louis-Philipperen garaian, harresiak berrantolatuak eta osatuak dira, militar ospitale batek eta kaserna berri batzuek, Iraultzaz geroztik osoki utziak ziren komentu eta elizak ordezkatzen dituzte. Hiri garaiko harresia kasik osoki berriz eraikia da, Aturritik Gaztelu Zaharreraino, hirigintza berri bat arma plaza (De Gaulle) eta Albert 1. karrikaren inguruan hesteko. Gaztelu Zaharretik Errobira, San Leon Atea berriz egina da et Burgu Berrian, Gaztelu Berria eta Mousserolles Atea aldatuak dira. 1846tik goiti, zitadelaren iparraldea adar obra handi bat gehiturik arrunt osatua da, ilargi-erdi eta zaintza gunearekin.

 

Espainia ez da gehiago mehatxu bat, baina gatazka dinastikoekin batera gertatu gerla zibilek (karlistadak) militar presentzia azkar baten beharra agertzen dute XIX. mendearen bukaera arte. Baionako harresien desklasatzea, 1900ean besterik ez da gertatzen. Réduit Gotor lekuaren barreiatzeak, Frantziako Ate enblematikoarekin 1906tik goiti, eta harresienak Aturritik Gaztelu Zaharreraino 1912tik goiti, ondare erreakzio baten seinalea ematen dute. Bastioiak, etorbide eta eraikinekin ordezkatzen dituen Bouvard, paristar arkitektoaren hirigintza plan erradikalek, lehenik hiri kontra proposamenak, eta ondotik, harresia Monumentu Historikoen artean sailkatua izateko lehen neurriak ekartzen dituzte.

 

Olivier RIBETON

Baionako Euskal Museoko Kontserbatzailea

 


[i] Nicolas FAUCHERRE Philippe DANGLES, « Les fortifications du Bourgneuf à Bayonne, état de la question, nouvelles hypothèses », Revue d’histoire de Bayonne, SSLAB, 1990, 146. alea, 43. orritik 82.era.

[ii] Claude GRENET-DELISLE, Louis de Foix, horloger, ingénieur, architecte de quatre rois, FHS-O, Bordeaux, 1998, bereziki 13. eta 105. orriak ; BLAY DE GAÏX, Histoire militaire de Bayonne, 1. tomoa, Baiona, 1899, 227. or.

[iii] BLAY DE GAÏX, op. cit., 362. or.

[iv] BLAY DE GAÏX, Histoire militaire de Bayonne, 2. tomoa, Baiona 1905, 183-184. or, 249.

[v] Ibidem, 199. orritik 201era.

[vi] Ibid., 277. orritik 279.era.