Aurrekariak

Harresi ondarea Baionaren inguruan: historia – konserbatzea – bererabilpena

 

Frantziako hiri harresituak, lehen, lurraldearen defentsako zeregina betetzen zuten, baina XIX. mendearen bukaeran, gune militarren desklasatzeen arabera, zaharkituak bilakatu ziren defentsa obrekiko interesa eskas iraunkor bat nagusitu zen.

« Hiri  modernoaren » zabaltze egitasmoei gaizki egokituak ziren arkitekturak, Ezin kontatuzko harresi eta kasernamendu suntsituak izan ziren orduan. 1970 urteen inguruan da ondare eta hiri balioa osoki onartua Frantzian eta ondare horren birkonkista progresiboa burutu. Izan ere, hiri harresituak lurraldeko erronka nagusi bat bilakatu dira, arkitektura hori hiriaren problematiken bihotzean kokatuz.

Baiona hiri harresituak arrunt irudikatzen du, dispositibo desberdinen bitartez, hiri bati irekitzen zaizkion hautuen barietatea, bere militar ondareaz arras hartua delarik: hiri erabilpena edo birsailkatzea, itzultzea edo berritzea.

Baiona

Baiona

Hiri birsailkatzea

« Frantses martxa » Espainiako atarian, Baiona, « Pirinioetako zentinela » lehen mailako zeregina betetzea aitzinetik xedatua zen. Aturri eta Errobiren bateraguneko Atlantikoko portu  honek, harresi begiratuak dituen hiri gotortu adibide ederra eskaintzen du.

Hiri zaharra, Aturrik eta Errobik ongi mugatzen dituen hiru auzotegitan banatua da:

Baiona Handia, hiri garaia ezker bazterrean Gaztelu Zaharrarekin, Vauban Zitadela Aturriko eskuin bazterrean eta, Errobi eta Aturri artean, Baiona Ttipia eta Ehun urteko gerlaren bukaeran eraiki Gaztelu Berriak gainditzen dituen harresi eta bastioiak.

Baiona Ttipia, herri auzotegiari lotua zaion 9 hektareako gune hau beti bahitua izan zaie Baionarrei, komentuek edo, berantago, « Aturriko kasernak » deitu kasernamenduek tokia harturik.

1946an jadanik, Baionako auzapezak Armadako ministerioari gune honen esku aldatzea eskatzen dio « herriko edo onura publikoko zerbitzu desberdinak bertan ezartzeko » eta akordio horrek hiriari utziko lizkiokeen « ahalbide urbanistiko biziki emankorrak » aipatzen ditu « benetako hiri unibertsitario bat aurreikustean Baiona Ttipian »…. Hainbat ezezkoren ondotik, « ezezko erantzun honen atxikiz, hiriaren aitzinamendu oro ezin konponduzko moldean blokatuko luke » deitoratuzDebaldetan, ez eta trukaketa ordaindu baten proposamena ere, eta txostena hogoi urterako itzaltzen da. Beste hogoi urteko negoziazioak beharrezkoak izanen dira printzipiozko esku aldatze osoko akordioa izenpetua izan dadin.

Baina anartean, armadak M.R.A.I (higiezinen aktiboen gauzatzeko Misioa) sortu du, esku aldatze akta 1993ko otsailaren 18an izenpetua da.

Errobiko kasernen guneak hartuko duen itxura berria eta ondoko auzotegi zaharren arteko alderatzea, alimaleko erronka zen Baionarentzat.

Multzo honen tratamenduaren kalitatea eta honen giltzadura jadanik dagoen ehunarekin funtsezkoak izanen dira. Problematikak beraz, ez ditu bakarrik eskela, zentzua, programa hunkitzen, baina forma ere bistan dena.

1995ean: Gaztelu Berriaren berritzea bukatzen da: IUT-ko informatika sailak eraikinaren bi alde okupatzen ditu, Ipar aldea, administrazio eta kontserbatze bulegoei, Baionako historia eta Euskal Museoaren erreserbei eskainia zaielarik.

2000n, militar ondarearen beste lekukoa hiriaren baitan, parte garaia eta beheraren juntan, Santa Klara bastioia. Birmoldatua, eraldatua eta berresleitua izan da, gaur egungo erabilpen eta beharrei egokitu berrerabilpen baten eskakizuna adieraziz. Lekua aparkalekua bilakatu da hogoita bi hilabeteko obren ondotik. Aparkalekuaren sartzea zazpi metroko harrizko ganga baten azpitik egiten da.

Akonpainamendu obra batzuk beharrezkoak agertu dira harresietan: barreiatu zatien itzultzea, Gaztelu Berriaren aldean, zelaigune garaiaren itzultzea, landareztatzea, zurtoin luzeko arbolen landatzea, hego zati luzearen itzultzea, ibilgailuen sartze batekin behereko mailan, eta oinezkoentzako sartzeko bide baten antolamendua goi zelaigunean.

XVII. mendeko harresien bazterrean berean, XIX. mendeko biltegi eta kaserna ohi batzuen eraldaketa batetik zuzendu errealizazio zabal batek unibertsitateko kanpusaren plantatzea (2006-2008) ahalbidetu du. Kasernen birsailkatzeak ongi irudikatzen du hiria birmoldatzeko anbizioa, arkitektura militarren geruza eta forma zaharretan oinarrituz, ikasleak hiri barnean biltzeko goga ere adierazten du. Unibertsitateko kanpus bat arkitektura betebehar biziki azkarreko gune batean sartzea (Begiratze eta balioztatze plana; Estatuak hedatu araudia) pario ausarta zen.

Stinco kabinetea, egitasmoaren sortzaileak, desafioari eutsi dio eta programaren entitate desberdinen kokapen harmoniatsu eta funtzionala proposatu du, berritu militar eraikin ohietan, eraikuntza berriak osaturik.

Eraikuntzarik ez duen erdiko lorio handi batean, eraikinen multzoa antolatzen da. Lorio horrek lotura eginen du guneko bi zati desberdinen artean, behereko partea (Platanen hiribidea) eta parte garaiaren (Gaztelu Berria) arteko goratasunaren arteko desberdintasunarengatik (9 m). Eraikin batzuk, XIX. mendearen bukaeran eraiki militar biltegi ohiak dira. Hauetako arkitektura osagai batzuk atxikiko ditugu, Bidaxuneko harrizko azta osoko paretak, edo haritzezko zureria biziki ederrak bezala.

UFR-eko (Formakuntza eta Ikerketa Unitatea) ikas eta ikerketa gelak eta IAE (Enpresen Administrazio Institutua), pendoitzetan zilatu hiru anfiteatro biltzen dituen 12 000m2ko multzo batean da. Betoia eta aluminiozko itzalkariak nahasten dituzten eraikuntza berriak jadanik dagoen eraikiarekin ongi ezkontzen dira, gunea hesteko. Betoizko alimaleko eskailerari esker, guneko bi zatietara heltzen ahal da. Gaineko zatian, Stinco agentziak berrosatu XIX. mendean bezalako kaserna batek IUT (Teknologiako Unibertsitate Institutua) eta CLEREMO (Hizkuntz Zentroa Sareetan eta Multi Media Irekia) aterpetzen ditu.

Horrela, Jean de Giacintok (2008) burutu unibertsitateko liburutegi berriak estetika garaikidea eta XVII. mendeko defentsa elementua den zaldunaren arteko aliantza sotila adierazten du. Liburutegiaren egitura eta betoi gordinezko sarea, militar arte obra zaharraren pendoitzaren azpian mainarekin sartzera, kasik lurperatzera etortzen dira. Antoine Stinco arkitektoak burutu beste sorkuntzak: zaldun baten azpian plantatu hiru anfiteatro bai eta irakaskuntzari eskaini zelaigunearen gainean ireki eraikinek programa zabal hau osatzen dute.

La Citadelle de Bayona restauración de las mampostería, remates de lienzos y explanadas cubiertas de césped (2010-2011). De Martine de Parscau.

 

Kasernako harresien aurtikitzeari esker, kaien gaindi, hiribide bat sortua da, 5000 m2-ko eremu berri bat antolatua da, karrikak oinezkoak bilakaraziz. Zoruan, diodo argitsu batzuk Cordeliers-etako komentu ohiaren presentzia gogorarazten dute, zelaigune soropilduak eremu gehigarri bat eskaintzen du animazio ugari eramateko.

2004an, Errege Bastioiko zeharmurrua edo bolen aurkako pareta berritua da. Cordeliers gunearen antolamendu operazioaren karietara, Baionako Hiriak, bere partaideekin batera (Kontseilu Orokorra, Hirigune Elkargoa) ondare historikoaren osotasunaren elementu nagusien balioa argira ekarri nahi izan dute, hauetako apalenetakoa bolen aurkako pareta ere deitua den Errege Bastioiaren zeharmurrua.

… Errege Bastioia 1675ean hasia da, DESHOULIERES, erregearen ingeniariaren egitasmo orokorraren burutzeko. Ilaran hartua izan ez zedin Errege bastioiaren lubetaren zabaleran zeharka eraiki lurgune trinkoa lehenik. Aldarri zati hau, pasaia batek zilatzen du. 1685ean: VAUBANen egitasmo gehigarria: zeharkakoa ez da gehiago lurraz eraikia izanen baina harriz…

 Didier Saurel arkitektoak 2004an burutu obren programak hargintzak eta koroaduraren berritzeari lotua zen.

Baionarentzat, eta 1996an abian ezarri aitzin diagnostikoa eta PDU-ren (Hiriko Lekualdatze Plana) diagnostikoaren argira, iduri luke erronka nagusiak hiper zentroan kokatzen direla, gatazka anitz baitago bertan mugitze moldeen artean, aparkatzeak leku ederren kalitatea (kaiak) andeatzen baitu eta inter modalitatearen ibilmoldea hobetu behar baita.

1994ko maiatzean berean, aitzin ikerketa bat abian ezarria izan da aparkaleku baten plantatzeari buruz Sault Dorrea eta Espainiako Atearen arteko pendoitzan.

Sault Dorrea eta Espainiako atearen artean kokatu eremua, gaur egun kirol zelai bati eskainia, eta inguratzen duten pareta eta hargintzak ere, Monumentu Historiko gisa sailkatuak dira. Jatorrian, eremu honetan, harresien gaindi ziren pendoitzak eta hegoalderago, ilargi erdi bat bazen. Honetaz, harmailak hartzen dituen forma triangeluarreko lur altxatzea bakarrik gelditzen da. XIX. mendearen erditik goiti, harresi hauen erabilpena pixkanaka desagertu da, nagusiki kirolari bihurtu erabilpen berri batzuei lekua uzteko (errugbi zelai bat eta tenis jokaleku batzuen antolamendua). Antolamendu hauek esparrua pixka bat aldatu dute. Horrela, gorago aipatu ilargi erdia inguratzen dituzten pendoitzak, eta Espainiako atea aitzin den ilargi erdikoak, edo ez ziren irakurtzen ahal, edo arrunt ezabatuak ziren.

Hala ere, esparruak izpiritu anitz atxiki zuen: soropil berde handiak, etsaiak aterperik atzematen ez zuen oztoporik gabeko esparru horiek oroitarazten ditu.

Toki horretan, lur azpiko aparkaleku bat eraikitzeak ez zuen batere lekuen itxura eta izpiritua andeatu behar, arrunt alderantziz.

Gunea sobera aldatua izatea saihesteko, besteak beste mailari dagokionez, Bernard Voinchet Monumentu Historikoen arkitekto burua, zailtasun honi erantzuteko, dokumentu historikoek eman ezaugarrietan oinarritu da:

*pendoitzaren jarraipena ahalbidetzen duen plantatze maila baten alde jotzea,

*pendoitz efektu bat birsortzea harresiaren oinean ahal bezain fite libratzeko gisan.

*aparkalekuko igarobideko obrak, militar plazan zehar dauden antzeko obren izpirituan tratatzea.

Sault Dorreko aparkalekua 2006an burutua izanen da. Errugbi zelaia, aparkalekuaren estalki lauzaren gainean ezarria izan da.

Birmoldaketa guzi horiek, militar arkitekturaren forma zaharretik goiargituz, hiria birsailkatzeko gogoa adierazten dute.

 

Atalaya restaurada en la confluencia de los ríos Nive y Adour(2006). De Martine de Parscau.

 

Berriz ematea

Aski da, hainbat urteetan desagertua den Aturri eta Errobiren bateragunean den échauguette delakoa (zaintzale etxola) aipatzea, horren itzultzeak, hiriak, zentro historikoan, bere militar sinbolo ospetsuenetakoari duen atxikimendua ikusteko. Harrizko garita, Vaubanek, Aturri eta Errobiren bateragunean sortu defentsa sistemaren osoki parte, eta Réduit Bastioiko azken arrastoa, Aturrira erortzen da 1937an. Obren xedea,  paretak eta zaintzale dorrea berriz ematea izan da (2004- 2006). Xantiera, bi obra zatitan burutu da, Estatuko zerbitzuek lehenik betoizko obrak berrosatu dituzte. Hargintzen geometria eta kalepinatze zehatza geldituak izan dira, xantier hastapenean plantan ezarri  aldamioetatik egin plano zehatz baten ondotik.

Berritzea

 Vauban Zitadela, hiriaren gainean dagoen bistalekua, Vaunbanek « hiria barrandatzeko » ezarri gotor leku bat da. Zitadela osoki begiratua izan da. Parte batez infanteria eliteko erregimenturako egoitza leku gisa berregokitua da. Adibide berezia da, XVII. mendetik aldatu gabe gelditu den militar xede iraunkor bat izan dela agertzen duelako.

Zitadela beraren inguruan, monumentu multzoa progresiboki hedatu da ilargi-erdi batzuekin, Aturrirainoko sartzeko bide batekin eta, azkenik, Iparralderantz, defentsek hor, XIX. mendeko monumentu multzo biziki handia osatzen baitute. Zitadelako murruaren lineala 3,5 km ingurukoa da. Multzoaren zaintza eta berritzea zoinbait urteren gainean garatzen da; Hauek, hargintzak, murru buruak eta mendoitz soropilduak hunkitzen dituzte nagusiki. Defentsa Ministerioak zaindurik, Bernard Voinchet, monumentu historikoen arkitektoa, hauen harresien berritze erregularraz arduratzen da.

Hiru urteko obra kanpaina berri batek abiatu behar luke 2013an.

Beste egitasmo batzuk oraindik ikertuak dira, Aturriko eskuin bazterraren birsailkatzearena, San Izpiritu zubia eta Grenet zubiaren artean, eta auzotegi berri baten sortzea zitadelaren azpian, 2020ko. Egitasmo hauek erakusten dute hiri harresitu zahar batek, hiri baten etorkizuna eta hirigintza berria, zenbatetaraino pizten, idazten eta « fabrikatzen » dituen.

 

Martine de Parscau.

Baiona Hiriko Ondare Zuzendaritzako Arkitektoa

 

www.bayonne.fr